Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2023ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5147

IRAGARKIA, 2023ko urriaren 26koa, Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita proiektu hau: 30 kV-ko «Gamarra - Villarreal 1» linearen berriztatzea eta «Gamarra - Villarreal 2» linea berria jartzea 1215 zk. duen euskarria eta STR Otxandiano (4659) transformazio-azpiestazio artean. Legutio, Aramaio eta Otxandioko udal-mugarteak. Araba eta Bizkaiko lurralde historikoak.

Jendaurrean jartzen da honako instalazio elektriko honen proiektua, zeinarentzat eskatzen baita aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena, onura publikoaren deklarazio zehatza; betiere, xedapen hauetan ezarritakoaren ondorioetarako: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuko 9. eta 10. artikuluak, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak (2020-04-24ko EHAA); abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikulua (2000-12-27ko BOE), azken testu horren beraren azken xedapenetako lehenengoarekin bat; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikulua; Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. artikulutik 56. artikulura bitarteko artikuluak (2013-12-27ko BOE);

Esp.: 01-AT-Y-2022-00057/ 48-AT-Y-2023-000120

– Eskatzailea: i-DE Redes Eléctricas Inteligentes, S.A.U.

– Kokagunea: Legutio, Aramaio eta Otxandioko udal-mugarteak.

– Aurrekontua, guztira: 336.030,58 euro.

– Helburua: horniketa elektrikoaren jarraitutasuna bermatzea eta kalitatea hobetzea Legutio eta Aramaioko udal-mugarteetan (Arabako lurralde historikoan) eta Otxandion (Bizkaiko lurralde historikoan).

– Instalazioaren ezaugarriak: proiektuan jasotakoak. Proiektua Larraitz Rique Garaizar Ingeniaritza Elektrikoan graduatuak sinatu zuen, 2022ko martxoan, eta espedientean jasota dago.

– Proiektu honek eragiten dien ondasun eta eskubideak: iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Instalazioa egiteko, aurretiko administrazio-baimena, eraikitzeko baimena eta onura publikoaren deklarazioa eskatzen dira.

Hori jendaurrean jartzen da interesdunek eta herritarrek eta bereziki proiektu horrek ukitutako titularrek, zeinen zerrenda iragarki honen amaieran sartzen baita, aukera izan dezaten proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aztertzeko. Proiektua eskuragarri egongo da sail honetako Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzan (Concha Jeneralaren kalea 23, 5. solairua - Bilbao), Arabakoan (Samaniego kalea 2, 3. Solairua), dagokion udaletxean edota Interneteko www.euskadi.eus web-orriko Energia eta meategiak ataleko Azpiegitura-proiektuei buruzko informazioa atalean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/)

Ordezkaritza horietan, egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dira 20 egun balioduneko epean, dela idatzizko euskarri fisikoan (duplikatu bidez) ordezkaritzetako erregistro orokorrean, dela EAEko Administrazio Publikoko erregistro elektroniko orokorrean (https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/); bestela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aurreikusitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira.

Ohartarazten da pertsona juridikoak, nortasun juridikorik gabeko erakundeak eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan identifikatutako beste subjektu batzuk behartuta daudela administrazio publikoekin bitarteko elektronikoen bidezko harremana izatera, administrazio-prozedura baten edozein izapide egiteko. Hori dela eta, jendaurrean jartzeko izapide honetan alegazioren bat jarri nahi izanez gero, nahitaez aurkeztu beharko dute bitarteko elektronikoen bidez aipatutakoek.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 26a.

Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

ZIGOR URQUIAGA URQUIZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala