Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2023ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5143

EBAZPENA, 2023ko azaroaren 6koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena. Horren bidez Golako, Mape eta Kanpantxuko arroetan (Oka Unitate Hidrologikoa, Bizkaia) emari ekologikoak behin-behinean aldatzeko proposamena jendaurrean jarri dela iragartzen da.

Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoaren plan hidrologikoa «Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segurako eta Júcarreko eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko demarkazio hidrografikoetako plan hidrologikoen berrikuspena onartzen duen urtarrilaren 24ko 35/2023 Errege Dekretuak» onartu zuen. Plan horrek demarkazioko emari ekologikoen erregimena zehazten du. Zehazki, Plan Hidrologikoaren Araudiaren 4.1 gehigarrian, ibaien eta urtegien kategorietako ur-masetako gutxieneko emari ekologikoak ageri dira. Araubide hori Plan Hidrologikoaren Memoriaren V. eranskinean jasotako azterketen eta Plangintza Hidrologikorako Jarraibidean ezarritako esparruaren arabera ezarri da.

Indarrean dagoen Plan Hidrologikoa egiteko unean eskuragarri ez zegoen informazio berria du Oka Unitate Hidrologikoak –Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak eskuratu duena–. Informazio horri esker, honako hau egiaztatu ahal izan da: Unitate Hidrologiko horren barruan dauden Golako, Mape eta Kanpantxu ibaien arroetan Plan Hidrologikoak zehaztutako gutxieneko emari ekologikoen erregimena ez datorrela bat haien errealitate hidrologikoarekin.

Horregatik, beharrezkoa da Golako, Mape eta Kanpantxu ibaietako arroetako gutxieneko emari ekologikoak behin-behinean aldatzea, Plan Hidrologikoaren etorkizuneko berrikuspenean behin betiko onartu arte. Emari horien aldaketa Plan Hidrologikoan erabilitako metodologiei jarraiki egiten da, eskura dagoen informazio berriarekin.

Uraren Euskal Agentziak «Golako, Mape eta Kanpantxu ibaien arroetako (Oka Unitate hidrologikoa, Bizkaia) emari ekologikoei buruzko Kantauri Ekialdeko demarkazio hidrografikoaren Plan Hidrologikoari buruzko araudiaren 4. gehigarriaren behin-behineko aldaketa» dokumentua egin du. Dokumentu horrek emari ekologikoen behin-behineko aldaketaren proposamenaren justifikazioa, proposatutako gutxieneko emari ekologikoak eta aldaketa egiteko prozedura jasotzen ditu.

Dokumentu hori hogeita hamar (30) egun naturaletan kontsultatu ahal izango da, iragarki hau Uraren Euskal Agentziaren orri elektronikoan https://uragentzia.euskadi.eus/emari-ekologikoen-behin-behineko-aldaketa/webura00-contents/eu/) argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Epe horren barruan, ekarpenak eta egoki iritzitako ohar eta iradokizunak egin ahal izango dira, helbide elektroniko hau erabiliz: ParticipacionPlanHidrologico@uragentzia.eus

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 6a.

Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

ANTONIO AIZ SALAZAR.


Azterketa dokumentala