Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2023ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5141

AGINDUA, 2023ko urriaren 31koa, Hezkuntzako sailburuarena, Sestaoko (Bizkaia) «Amor Misericordioso» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzen duen 2023ko urriaren 10eko Agindua aldatzeko dena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzeak dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzea ekar badezake.

Era horretako huts bat aurkitu da Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 10eko Aginduaren testuan (2023ko urriaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 204. zk.). Agindu horren bidez, Sestaoko (Bizkaia) «Amor Misericordioso» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari baimena aldatzen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2023/4871 (2/2) orrialdean,

honela dio:

«– Hezkuntza berezia: 3 gela.

• 2 gela ireki.

• Gela egonkor 1.»

baina honela esan behar du:

«– Hezkuntza berezia: 3 gela ireki.»

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 31.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala