Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

218. zk., 2023ko azaroaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
5134

AGINDUA, 2023ko azaroaren 7koa, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarena, Ertzaintzako bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatzen duena.

Euskal Autonomia Erkidegoko polizia kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako egoerara igarotzeari buruzko zenbait alderdi garatzen dituen urtarrilaren 27ko 7/1998 Dekretuaren 7. artikuluak xedatzen duenez (otsailaren 12ko EHAA, 29. zk.), Herrizaingo sailburuak izendatuko ditu Mediku Epaimahaiko idazkaria eta kideak.

Herrizaingo sailburuaren 1998ko uztailaren 24ko Aginduaren bidez (abuztuaren 19ko EHAA, 156. zk.), Mediku Epaimahaiko kideak eta epaimahai horretako idazkaria izendatu ziren.

Herrizaingo sailburuaren 2000ko otsailaren 28ko Aginduaren bidez (martxoaren 9ko EHAA, 48. zk.), aldatu egin zen bigarren jarduerarako Mediku Epaimahaiaren osaera.

Herrizaingo sailburuaren 2003ko apirilaren 4ko Aginduak (ekainaren 4ko EHAA, 109. zk.) Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zuen.

Herrizaingo sailburuaren 2009ko azaroaren 25eko Aginduaren bidez (2010eko otsailaren 3ko EHAA, 22. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Herrizaingo sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduaren bidez (2010eko uztailaren 5eko EHAA, 125. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaerari buruzko aldaketa bat egin zen.

Segurtasuneko sailburuaren 2013ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez (2014ko urtarrilaren 2ko EHAA, 1. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Segurtasuneko sailburuaren 2017ko urriaren 27ko Aginduaren bidez (2017ko azaroaren 7ko EHAA, 212. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaerari buruzko aldaketa bat egin zen.

Segurtasuneko sailburuaren 2021eko urriaren 19ko Aginduaren bidez (2021eko urriaren 27ko EHAA, 214. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu zen.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren 2022ko ekainaren 22ko Aginduaren bidez (2022ko uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.), bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiaren osaerari buruzko azken aldaketa egin zen.

Mediku Epaimahaiko kide batek hala eskatuta, Mediku Epaimahaiaren osaera aldatu behar da berriro.

Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoetako funtzionarioak bigarren jarduerako egoerara igarotzeari buruzko zenbait alderdi garatzen dituen urtarrilaren 27ko 7/1998 Dekretuaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera (otsailaren 12ko EHAA, 29. zk.), eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko kide titular hau kargutik kentzea:

Titularra: Ana Jauregui Díaz de Cerio andrea.

Bigarrena.– Bigarren jarduerako Mediku Epaimahaiko kide titular izendatzea:

Titularra: Luis José Vidal Sierra jauna.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 7a.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.


Azterketa dokumentala