Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

217. zk., 2023ko azaroaren 14a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
5111

EBAZPENA, 2023ko urriaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ekintzaileei laguntzeko 2022ko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak emateko jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 49.2 artikuluak ezarritakoa kontuan hartuta, laguntzak emateko ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dira.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ekintzaileei laguntzeko 2022ko laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dirulaguntza horien deialdia Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2022ko ekainaren 22an egindako bileran (erabaki hori 2022ko uztailaren 4ko EHAAn argitaratu zen, 128. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako laguntzaren diru-zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen eranskinetan azaltzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 27a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala