Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

216. zk., 2023ko azaroaren 13a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5092

107/2023 EBAZPENA, azaroaren 3koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, analisi forentseko unibertsitate-masterreko kanpoko praktika akademikoak eta master amaierako lanak egiteko, eta Farmazia Fakultateko analisi forentseko doktorego-programan laguntzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak sinatu egin du aipatutako luzapena, eta, publikotasun egokia emateko, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Herriko Unibertsitatearekin sinatutako hitzarmenaren luzapena, analisi forentseko unibertsitate-masterreko kanpoko praktika akademikoak eta master amaierako lanak egiteko, eta Farmazia Fakultateko analisi forentseko doktorego-programan laguntzeko. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 3a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MARÍA BEGOÑA OTALORA ARIÑO.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN AZAROAREN 3KO 107/2023 EBAZPENARENA
AKORDIOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN (EUSKO JAURLARITZAKO SEGURTASUN SAILAREN BIDEZ) ETA EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAREN ARTEAN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA LUZATZEKOA. HITZARMENAREN XEDEA DA ANALISI FORENTSEKO UNIBERTSITATE-MASTERREKO TITULUARI DAGOZKION KANPO PRAKTIKA AKADEMIKOAK ETA MASTER AMAIERAKO LANAK EGITEA, ETA FARMAZIA FAKULTATEKO ANALISI FORENTSEKO DOKTOREGO-PROGRAMAN ELKARLANEAN ARITZEA
ELKARTU DIRA:

Alde batetik, Josu Iñaki Erkoreka Gervasio jauna, Eusko Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Lehendakariaren irailaren 7ko 20/2020 Dekretuaren bidez egindako izendapenari jarraiki; Euskadiko Autonomia Erkidegoko (aurrerantzean, EAE) Administrazio Orokorraren izenean eta hura ordezkatuz jardungo du.

Eta bestetik, María Eva Ferreira García andrea, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, unibertsitate horren (aurrerantzean UPV/EHU) izenean eta ordezkari, honako hauek direla bide: 2/2023 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, Unibertsitate Sistemarena (50. artikulua), eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Estatutuak (178. art.), otsailaren 15eko 17/2011 Dekretuaren bidez onartuak (2011ko otsailaren 24ko EHAA).

Bi alderdiek, luzapen-erabaki hau izenpetzeko lege-gaitasuna eta legitimazio nahikoa aitortzen diote elkarri eta, horretarako, honako hau

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2019ko azaroaren 21ean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bitartez) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zen, Analisi Forentseko unibertsitate-masterreko kanpoko praktika akademikoak eta master amaierako lanak egiteko, eta Farmazia Fakultateko Analisi Forentseko doktorego-programan elkarlanean aritzeko.

Bigarrena.– Hitzarmen horren hamabosgarren klausularen arabera, 2023ko azaroaren 21ean amaituko da hitzarmenaren indarraldia, baina alderdi sinatzaileek erabaki zuten hitzarmena beste lau urtez luzatzea adostu zezaketela.

Hirugarrena.– Bi erakundeen arteko lankidetzari jarraipena emateko helburuarekin, alderdi sinatzaileek hitzarmena beste lau urtez luzatzea adostu dute, honako klausula hauen arabera:

KLAUSULAK

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren bitartez) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmena luzatzea erabakitzen dute alderdi sinatzaileek, Analisi Forentseko unibertsitate-masterreko kanpoko praktika akademikoak eta master amaierako lanak egiteko, eta Farmazia Fakultateko Analisi Forentseko doktorego-programan elkarlanean aritzeko.

Luzapen-akordio honen indarraldia 2023ko azaroaren 21etik 2027ko azaroaren 21era artekoa izango da.

Bigarrena.– Esku hartzen duten alderdiek konpromisoa hartzen dute lehen aipatutako hezkuntza-lankidetzako hitzarmenaren xedeari jarraipena emateko beharrezkoak diren jarduerak egiten jarraitzeko.

Hirugarrena.– 2019ko azaroaren 21eko hitzarmenean itundutako estipulazio guzti-guztiek jarraituko dute indarrean.

Luzapen-erabaki hau irakurri ondoren eta bertan adierazitakoarekin ados daudela adierazteko, alderdiek bi ale sinatzen dituzte, goiburuan adierazitako tokian eta datan, eta bertan ezartzen diren estipulazioekin bat etorriz.

Eta ados daudela adierazteko, dokumentu hau sinatu dute, 2023ko urriaren 16an.

Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua,

JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.

UPV/EHUko errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.


Azterketa dokumentala