
215. zk., 2023ko azaroaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 1 orri.)
- EPUB (99 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
MENDINET, LANDA GARAPENAREN AURRERAPENERAKO ELKARTEA
5086
IRAGARKIA, 2023ko urriaren 31koa, Mendinet landa garapenaren aurrerapenerako elkartearena, 2023ko Leader laguntzen deialdiaren berri emateko.
Deialdi honen helburua da Leader ikuspuntuko Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategiaren xedeak betetzera bideratuta dauden laguntzen deialdia egitea, Nekazaritza Politika Erkidegoaren Plan Estrategikoak (NPEPE) xedatutakoaren arabera. Partaidetzazko Toki Garapeneko Estrategia Landaren eta Itsasertzaren Garapena eta Europar Politikako zuzendariak 2023ko abuztuaren 25ean hartutako Ebazpenaz onartu zen eta Nekazaritzako Politika Erkidegoaren Plan Estrategikoa 2023-2027, berriz, Europako Batzordeak 2022ko abuztuaren 31n hartutako Ebazpenaz (6017 azkena).
Hauek dira deialdi honen xede diren neurriak:
I.– Ekintzailetza eta barne ekintzailetzako neurria.
II.– Nekazaritzakoak ez diren enpresetan eta nekazaritza dibertsifikatzeko inbertsioetan laguntzeko neurria.
III.– Besteren konturako langileak kontratatzeko neurria.
IV.– Guneak egokitzeko neurria.
Deialdi honen babesean ematen diren laguntzak itzuli beharrik gabekoak izango dira.
Deialdi honetara bideratutako baliabide ekonomikoak 5.182.500 euro dira. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko, LGENF Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa (% 80) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak (% 20) baliatuko dira, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak 2023ko irailaren 19an emandako Aginduaren arabera, hain zuzen ere Leader eremuan dauden landa udalerrietako garapena sustatzera eta ekonomia dibertsifikatzera bideratutako 2023ko deialdiko kopuru ekonomikoa jakitera emateko aginduaren arabera. Leader eremua Nekazaritza Politika Erkidearen Plan Estrategikoaren 2023-2027 (NPEPE) babesean onartuta dago.
Dirutan esanda, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak 670.625 euro ordainduko ditu eta LGENFk 2.682.500 euro. Kopuru horri 1.829.375,00 euro gehitu behar zaizkio, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura izango direnak, Europako Batzordeak Espainiako NPEPE 2023-2027 dokumentuan onartutako finantzazio gehigarri osagarri moduan, aurreko atalean aipatutako funtsak erabili ahal izateko.
Leader dirulaguntzak | EAEren Garapen Ekonomikoa (mendinet.org).
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 31.
Mendinet-eko lehendakaria,
AITZIBER ANSOTEGI DERTEANO.
RSS