Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2023ko azaroaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5083

IRAGARKIA, zeinaren bitartez jakinarazten baita Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak erabaki duela turismoaren arloko ebazpena.

Aipatutako jakinarazpena egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Prozeduraren interesdunek, eranskinean identifikatzen direnak, hasiera akordioaren testu osora sartzea daukate, baita espedientea kontsultatzea eta bertan ageri diren dokumentuen kopia eskatzea ere, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzara bertaratuz (Donostia kalea 1, 8. solairua, Lakua I, Vitoria-Gasteiz). Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako Lurralde Bulegoetara ere bertaratu daitezke, ondoko helbideetan:

– Bizkaiko Lurralde Bulegoa: Gral. Concha kalea 23, Bilbao.

– Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: Easo kalea 10, Donostia / San Sebastian.

– Arabako Lurralde Bulegoa: Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren Egoitza Elektronikoko «Nire karpeta»-ren bitartez ere espedientearen edukira sar daitezke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 27a.

Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,

AROA JILETE GONZÁLEZ.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala