Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2023ko azaroaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
5081

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 339/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

339/2023 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko apirilaren 27ko Ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa administrazio-isiltasunez ezestearen aurkakoa. Ebazpen horien bidez, «IRALE» hizkuntza-gaikuntzako zentroetan, Euskal Girotze Barnetegietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari Aplikatutako Ikerketa eta Berrikuntzako Zentroan (TKNIKA), zonako Berritzeguneetan, Urdaibaiko biosferaren erreserbako Ingurumen Hezkuntzako Zentroan eta Berritzegune Nagusian 2023-2024 ikasturtean hainbat lanpostu zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko esleipenean betetzeko deialdia egin zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 26a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala