Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2023ko azaroaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5078

EBAZPENA, 2023ko urriaren 26koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Lanhitz deialdiari dagozkion 2023ko dirulaguntzak esleitzen dituena.

2023ko martxoaren 28an argitaratu zen EHAAn (61. zk.) Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2023ko martxoaren 21ean emandako Agindua. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko sektore pribatuan dauden lantokietan, 2023an, euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak ematea arautzen da (Lanhitz deialdia). Aginduak finkatutakoari jarraituz eta, aldi berean, balorazio-batzordeak eginiko proposamenak gogoan izanik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotzen diren entitateak baztertzea, eranskinean bertan jasotzen diren arrazoiengatik.

2. artikulua.– 1., 2. eta 3. multzoetako soberakinak 4. multzoan birbanatzea, deialdia arautzen duen 2023ko martxoaren 21eko Aginduko 2.3 artikuluan zehaztu bezala.

3. artikulua.– Ebazpen honetako II. eranskinean jasotako entitateei dirulaguntza ematea; bertan zehazten dira zenbatekoak.

4. artikulua.– Interesdunei ebazpen honen berri ematea.

5. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar orok jakin dezan.

6. artikulua.– Laguntza-eskatzaileren bat emandako ebazpenarekin ados ez badago eta gora jotzeko errekurtsoa jarri nahi badu, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita hilabeteko epea izango du Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari gorako errekurtsoa jartzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 26a.

Hizkuntza Politikarako sailburuordea,

MIREN DOBARAN URRUTIA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala