Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2023ko azaroaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5076

AGINDUA, 2023ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zumarragako (Gipuzkoa) «Urola Garaiko Lanbide Eskola» Lanbide Heziketako Ikastetxe Integratu Pribatuaren baimena aldatzeko dena.

«Urola Garaiko Lanbide Eskola» ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasitako espedientea aztertu da. Espediente horretan, ikastetxeak Lanbide Heziketako bi heziketa-ziklo eta espezializazio-kurtso berri bat emateko zuen baimena alda dakiola eskatzen du.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duena; abenduaren 14ko 1691/2007 Errege Dekretua (2008ko urtarrilaren 17ko BOE), Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren titulua ezarri eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena; martxoaren 2ko 67/2010 Dekretua (apirilaren 8ko EHAA), Mikroinformatika-sistemetako eta sareetako teknikariaren tituluari dagokion curriculuma ezartzen duena; apirilaren 7ko 481/2020 Errege Dekretua (maiatzaren 13ko BOE), Fabrikazio adimentsuko espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena; apirilaren 13ko 261/2021 Errege Dekretua (maiatzaren 7ko BOE), espezializazio-kurtsoak ezartzen dituzten zenbait errege-dekretu eta curriculumaren oinarrizko alderdiak aldatzen dituena; ekainaren 6ko 83/2023 Dekretua (ekainaren 27ko EHAA), besteak beste, Euskal Autonomia Erkidegoan emateko Fabrikazio adimentsuko espezializazio-kurtsoari dagokion curriculuma ezartzen duena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da 2023-2024 ikasturterako:

Kode zenbakia: 20005956 eta 012593.

Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.

Izen espezifikoa: «Urola Garaiko Lanbide Eskola».

Titularra: Urola Garaiko fundazioa.

Helbidea: Beloki etorbidea, 66.

Udalerria: Zumarraga.

Lurralde historikoa: Gipuzkoa.

Baimena:

– «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-ziklo bat emateko.

– «Fabrikazio adimentsua» goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Elektrizitatea eta elektronika:

○ Automatizazioa eta robotika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Fabrikazio mekanikoa.

○ Elementu metalikoen fabrikazioa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mekanizazioa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Fabrikazio mekanikoko produkzioa programatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Instalatze eta mantentze lanak.

○ Mantentze-lan elektromekanikoak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Mekatronika industriala, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Fabrikazio adimentsua, goi-mailako espezializazio-kurtsoa. Edukiera: kurtso 1.

● Lanbide-arloa: Osasungintza.

○ Ortoprotesiak eta laguntza-produktuak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.

○ Etxeko jarduerak eta eraikin garbiketa, oinarri-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Garraioa eta ibilgailuen mantentze lanak.

○ Karrozeria, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

○ Automozioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dagoen araudia bete beharko du, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

4. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatu eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.

Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.

Xedea: Lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.

Legitimazioa:

– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.

– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.

– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.

Hartzaileak:

– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.

Eskubideak: Eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta informazio gehigarrian adierazitako beste eskubide batzuk ere.

Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml

Araudia:

– Datuak Babesteko Araudi Orokorra:

https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504

– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa:

https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala