
215. zk., 2023ko azaroaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5074
EBAZPENA, 2023ko urriaren 27koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta basogintzako sektoreetan eta arrantzako eta akuikulturako produktuetan ikerketa, garapen eta berrikuntzarako laguntzak balioesteko batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzeko dena.
Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez, 2023. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, basogintza eta arrantzako eta akuikulturako produktuak ikertzeko, garatzeko eta berritzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren. Agindu horren 12. oinarriaren 3. paragrafoan arautzen da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan ezarritako ebaluazio-organoa.
Oinarri horren arabera, ebaluazio-batzordea Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute. Horietako bat ikerketa-programen arduraduna izango da; bera izango da lehendakaria. Beste biak Sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzetako teknikarien eta Hazi Fundazioko ordezkari baten artean aukeratuko dira eta Sailburuordetzako titularraren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria izendatuko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari kategoriako pertsona bat izango dena.
Aurrekoaren arabera, honako hauek osatuko dute ebaluazio-batzordea:
Lehendakaria:
Mª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).
Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).
Kideak:
Fernando Sáenz de Buruaga Castillo jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan (titularra) arituko dena.
Xabier Andrés Uriarte jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).
Elena Gutierrez Pérez de Notario andrea, Katiluko arduraduna (titularra).
Pilar Riaño andrea, Katiluko teknikaria (ordezkoa).
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez organo horren osaera finkatu eta argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 27a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.
RSS