
215. zk., 2023ko azaroaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5073
EBAZPENA, 2023ko urriaren 27koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, elikaduraren eta zuraren balio-kateetan digitalizazio, berrikuntza eta ekintzailetza proiektuak definitzeko eta ideiak heltzeko prozesuak bultzatzeko laguntzen Balorazio Batzordeko burua eta kideak izendatzeko dena (Onekin 2023 programa).
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, 2023. urterako laguntzak emateko deialdiaren oinarriak onartu ziren. Laguntza horiek elikagaien eta zuraren balio-kateetan ideiak heltzeko eta digitalizazio, berrikuntza eta ekintzailetza proiektuak definitzeko prozesuak bultzatzeko dira (Onekin 2023 programa). Bada, agindu horren 13. oinarriaren 3. paragrafoan arautzen da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan ezarritako ebaluazio-organoa.
Oinarri horren arabera, ebaluazio-batzordea, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzako hiru pertsonak osatuko dute. Horietako bat ikerketa-programen arduraduna izango da; bera izango da burua. Beste biak sailburuordetzari atxikitako zuzendaritzetako teknikarien artean aukeratuko dira eta sailburuordetzako titularraren ebazpen baten bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria izendatuko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari kategoriako pertsona bat izango dena.
Aurrekoaren arabera, honako hauek osatuko dute ebaluazio-batzordea:
Batzordeburua:
M.ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Ikerketa Programen arduraduna (titularra).
Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).
Kideak:
Fernando Sáenz de Buruaga Castillo jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan (titularra) arituko dena.
Xabier Andrés Uriarte jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).
Mentzia Ochoa de Zuazola Zabala andrea, Hazi Fundazioko Ekintzailetza eta Berrikuntzako zuzendaria (titularra).
Andoni Erkiaga Agirre jauna, Hazi Fundazioaren Ekintzailetza eta Prestakuntza arloko Onekin Programaren koordinatzailea (ordezkoa).
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez organo horren osaera finkatu eta argitaratzeko agintzen da.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 27a.
Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,
BITTOR OROZ IZAGIRRE.
RSS