Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

215. zk., 2023ko azaroaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5072

EBAZPENA, 2023ko urriaren 27koa, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko elikagai-katea eta zura digitalizatzeko laguntzak baloratzeko batzordeko lehendakaria eta kideak izendatzeko dena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 26ko Aginduaren bidez, 2023. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko elikadura-katea eta zura digitalizatzeko laguntzen deialdiaren oinarriak onartu ziren. Agindu horren 12. oinarriko 3. paragrafoan arautzen da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluan ezarritako ebaluazio-organoa.

Oinarri horren arabera, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako ikerketa-programen arduraduna ebaluazio-batzordeko burua izango da. Bokalak, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikari bat eta Hazi Fundazioko ordezkari bat izango dira. Lehenengoak, idazkaritza-lanak egingo ditu. Balorazio Batzordearen osaeran, ahaleginak egingo dira trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen presentzia orekatua izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialak behar bezala jakitea barne, eta Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan, idazkaria nor izango den izendatuko da.

Aurrekoaren arabera, honako hauek osatuko dute ebaluazio-batzordea:

Lehendakaria:

M.ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako Ikerketa Programen arduraduna (titularra).

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzaren Enpresa Programaren arduraduna (ordezkoa).

Kideak:

Xabier Andrés Uriarte jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria, idazkari-lanetan (titularra) arituko dena.

Idoia Sasigain Sáenz de Buruaga andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Fernando Corcuera jauna, Hazi fundazioaren teknikari ordezkaria, integrazio-sistemen arloko arduraduna (titularra).

Gregorio Manrique jauna, Antolamendu eta Eraldaketa Digitaleko Unitateko zuzendaria (ordezkoa).

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. eta 24. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ebazpen honen bidez organo horren osaera finkatu eta argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 27a.

Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea,

BITTOR OROZ IZAGIRRE.


Azterketa dokumentala