
215. zk., 2023ko azaroaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5066
EBAZPENA, 2023ko urriaren 31koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Javier Aitor Zabala López de Maturana jaunak gainditu egin duela 2023ko maiatzaren 23ko ebazpenak (2023ko ekainaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Otorrinolaringologia» jakintza arloan irakasle agregatu (lotutako lanpostua) plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Javier Aitor Zabala López de Maturana jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa (lotutako lanpostua) kontrata dadila. NAN zk.: ***5780**. Kodea: AGVC6L1 – D00083-1. Jakintza arloa: Otorrinolaringologia. Saila: Dermatologia, Oftalmologia eta Otorrinolaringologia. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Basurtoko Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: Osoa. Burutu beharreko zereginak: «Otorrinolaringologia».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko urriaren 31.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS