Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2023ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
5040

EBAZPENA, 2023ko urriaren 24koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko azterketak eta ikerketak egiteko laguntzen deialdia.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendariaren 2023ko maiatzaren 3ko Ebazpenaren bitartez, merezimendu-lehiaketaren deialdia egin zen Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko azterketak eta ikerketak egiteko laguntzak emateko.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, aurkeztutako eskabideak baloratu zituen Balorazio Batzordeak, eta horietako batek ere ez zuen lortu deialdiaren ebazpenaren 6. oinarrian ezarritako beharrezko puntuazioa.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Hutsik uztea Administrazio Publikoaren, Zuzenbide Publikoaren edo Administrazio Zientziaren inguruko azterketak eta ikerketak egiteko laguntzen deialdia.

Bigarren artikulua.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpen hau eman duen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten denetik hiru hilabete igarotzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsitzat hartu beharko da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 24a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren zuzendaria,

MAITE BARRUETABEÑA ZENEKORTA.


Azterketa dokumentala