Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

213. zk., 2023ko azaroaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
5038

EBAZPENA, 2023ko urriaren 31koa, Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa esleipendunik gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 94. artikuluan ezarritakoari jarraiki, eta Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarriz Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusiak 2023ko irailaren 25ean emandako ebazpeneko hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera (urriaren 3ko EHAA, 189 zk.), eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Esleipendunik gabe uztea Kabineteko Zuzendaritzarako goi-kargudunaren idazkari lanpostua –520010 kodea, 121 dotazioa– betetzeko deialdia.

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 31.

Koordinazio eta Gizarte-komunikazioko idazkari nagusia,

JUAN MANUEL CASTILLA ALBISU.


Azterketa dokumentala