Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2023ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5029

EBAZPENA, 2023ko urriaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira gastronomia-kalitatearen sustapenerako programako minimis-araubidean sartzen diren laguntzen (Gastrobikain 2023) Balorazio Batzordea osatuko duten pertsonak.

Agindu honen 11. oinarriko 3. paragrafoa ikusi da: Agindua, 2023ko uztailaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2023ko deialdia egin eta oinarri arautzaileak ezartzen baitira Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren de minimis araubidean jasotako laguntzak emateko. Izan ere, bertan ezarritakoaren arabera: «Balorazio-batzorde bat sortuko da, proiektuak ebaluatu eta baloratzeko, eta balorazio-irizpide objektiboak aplikatzeko eta haztatzeko. Balorazio-batzordea Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako hiru pertsonak osatuko dute.»

Bere eginkizunak betetzeko, batzordeak arloko aditu diren pertsonei eskatu ahal izango die bileretan parte hartzeko eta aholkularitza emateko, beharrezko irizten dionean.

Balorazio-batzordearen osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak emandako ebazpenaren bidez, ebaluazio-lana egiten hasi baino lehen»

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusi da.

EBAZTEN DUT:

Behean zehazten diren pertsonak izendatzea 2023ko uztailaren 18ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen eta ebazpen-proposamena emango duen Balorazio Batzordeko kide (Agindua, 2023ko uztailaren 18koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez 2023ko deialdia egin eta oinarri arautzaileak ezartzen baitira Gastrobikain kalitate gastronomikoa sustatzeko programaren de minimis araubidean jasotako laguntzak emateko):

Aurrekoa kontuan hartuta, honako hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako enpresa-programaren arduraduna (titularra).

M.ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako ikerketa-programen arduraduna (ordezkoa).

Kideak:

Mirari De Prado Embid andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da (titularra).

Amaya Jalón Ayala andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da (ordezkoa).

Iñaki Aresti Uribe jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Yon Loinaz Mariezkurrena jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala