Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

212. zk., 2023ko azaroaren 7a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5028

EBAZPENA, 2023ko urriaren 24koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira nekazaritzako, elikatzeko, arrantzako eta basogintzako produktuak Euskal Autonomoa Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzen («Lehiatu Sustapena» programa) Balorazio Batzordeko kideak.

Irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren (nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa «Lehiatu Sustapena Programa») 12. artikulua ikusi da; artikulu horren bigarren puntuan honako hau ezartzen da: «Proiektuak balioesteko, Balioespen Batzorde bat eratuko da, hiru kide izango dituena. Hirurek bokal gisa jardungo dute, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen sailekoak izango dira, eta haietako bat Enpresa Programaren arduraduna izango da. Beste bi bokalak, berriz, nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira, eta nekazaritza-, elikagai- eta arrantza-produktuak sustatzeko eskumena duen zuzendaritzako titularrak emandako ebazpen bidez izendatuko dira. Ebazpen horretan adieraziko da nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua».

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretua ikusi da.

EBAZTEN DUT:

Behean zehazten diren pertsonak izendatzea Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko irailaren 19ko Aginduaren bidez 2023rako deitu diren laguntzen eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordeko kide. Agindu horren bidez, hain zuzen, 2023. urterako deitu dira 179/2014 Dekretuan araututako laguntzak (179/2014 Dekretua, irailaren 23koa, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzei buruzkoa. «Lehiatu Sustapena» programa).

Aurrekoa kontuan hartuta, honako hauek izango dira Balorazio Batzordeko kideak:

Batzordeburua:

Elisa Torre-Enciso Enciso andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako enpresa-programaren arduraduna (titularra).

M.ª Luisa Fraile Correa andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako ikerketa-programen arduraduna (ordezkoa).

Kideak:

Nora Beltrán de Otálora Errasti andrea, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da (titularra).

Borja Martínez de Antoñana Saenz de Cámara jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria. Idazkaria izango da (ordezkaria).

Yon Loinaz Mariezkurrena jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (titularra).

Iñaki Aresti Uribe jauna, Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 24a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.


Azterketa dokumentala