Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

ULMA SERVICIOS DE MANUTENCIÓN, S. COOP., SERVICIO DE RECAMBIOS 2002, S.L., INTRUCK CARRETILLAS ELEVADORAS, S.L.U. ETA USM SOLUCIONES DE ALQUILER, S.L.U.
5022

IRAGARKIA, «Ulma Servicios de Manutención, S. Coop.» (xurgatzailea) sozietateak «Servicio de Recambios 2002, S.L.», «Intruck Carretillas Elevadoras, S.L.U.» eta «USM Soluciones de Alquiler, S.L.U.» (xurgatuak) sozietateak xurgatzeagatiko bat-egiteari buruzkoa.

Aplikatu beharreko legerian ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten da 2023ko urriaren 26an «Ulma Servicios de Manutención, S. Coop.» enpresaren Ezohizko Batzar Nagusiak, «Intruck Carretillas Elevadoras, S.L.U.» eta «USM Soluciones de Alquiler, S.L.U.» enpresen bazkide bakarrak eta «Servicio de Recambios 2002, S.L.» (aurrerantzean, SR2002) enpresaren Ezohiko Batzar Orokor eta Unibertsalak, legez eta estatutuetan eskatzen diren gehiengoekin, merkataritza-sozietate horien bat egitea onartu dutela, azken hiru horiek «Ulma Servicios de Manutención, S. Coop.»-ek xurgatuta. Onartu dute, baita ere, 2022ko abenduaren 31n itxitako balantzeak, bat-egite balantze giza, hauek, kontu-auditoreek egiaztatuta daudelarik, hala badagokie. Bat-egitea, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan 2023ko uztailaren 18an eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan 2023ko abuztuaren 3an gordailututako fusio-proiektuarekin bat dator, eta xurgatutako sozietateak likidaziorik gabe desegingo dira eta haien ondare guztia sozietate xurgatzaileari eskualdatu zaio, oro har.

Euskadiko Kooperatiben Legearen 84. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, «Ulma Servicios de Manutención»-eko bazkide guztiek kooperatiba uzteko eskubidea dutela adierazten da, baldin eta bat-egite akordioaren aurka bozkatu badute, edo, Batzar Nagusira joan ez arren, ados ez daudela adierazten badute. Horretarako, administratzaileei idazki bat bidali behar zaie, berrogei eguneko epean, bat-egiteari buruzko azken iragarkia argitaratzen denetik aurrera kontaturik.

Jasota geratzen da, halaber, bat-egitean parte hartzen duen edozein sozietateen hartzekodunek bat-egitearen aurka egiteko duten eskubidea. Eskubide hori hilabeteko epean baliatu beharko da, bat egiteko erabakiaren azken iragarpenaren egunetik zenbatzen hasita, hala badagokio aplikatu beharreko legerian aurreikusitakoaren arabera.

Era berean, eta Egiturazko Aldaketei buruzko Legearen 43.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, berariaz adierazten da bat-egitean parte hartzen duten sozietateen bazkideek eta hartzekodunek eskubidea dutela hartutako erabakien eta bat-egitearen balantzeen testu osoa lortzeko, bai eta hartzekodunek bat-egiteari aurka egiteko dagokien eskubidea ere.

Oñati, 2023ko urriaren 26a.

«Ulma Servicios de Manutención, S. Coop.»-eko Kontseilu Errektoreko lehendakaria,

FERNANDO ODRIOZOLA ARREGUI.

«Servicio de Recambios 2002, S.L.»-ko administratzaile solidarioa,

EDUARDO TROJAOLA AYASTUY.

«Intruck Carretillas Elevadoras, S.L.U.»-ko administratzaile bakarra,

ASIER MANUEL AGUIRREGOMEZCORTA VIEIRA.

«USM Soluciones de Alquiler, S.L.U.»-ko administratzaile bakarra,

FRANCISCO JAVIER ELÍAS CHOCARRO.


Azterketa dokumentala