Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

BIZKAIKO AUZITEGIETAKO PROKURADOREEN ELKARGOA
5021

IRAGARKIA, Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoaren estatutu berrirako proiektuaren zuzenketak eta jendaurreko erakustaldiaren izapidea irekitzeari buruzkoa.

Bizkaiko Prokuradoreen Elkargoaren Gobernu Batzordeak, 2023ko otsailaren 9an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen Elkargoaren estatutu berri bat onartzeko prozedura hastea, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2008ko urriaren 10eko Aginduaren bidez onartutako Bizkaiko Auzitegietako Prokuradoreen Elkargoaren Estatutuen 101. artikuluan xedatutakoaren arabera (abenduaren 5eko EHAA, 234. zk.).

Era berean, eta Tituludun Lanbideen, Profesionalen Elkargoen eta Profesionalen Kontseiluen Erregistroaren Araudiari buruzko otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (martxoaren 12ko EHAA, 50. zk.), Estatutu Berrien Proiektua jendaurrean jartzeko izapidea irekitzea erabaki zen, hilabetez, elkargokideek egoki iritzitako zuzenketak egin ditzaten. Argitalpen honetatik aurrera, aipatutako epean, elkargokideek testu horri zuzenketak aurkeztu ahal izango dizkiote, Elkargoaren helbide elektronikora bidaliz: secretaria@procuradoresvizcaya.com

Estatutuen proiektu berriaren testu osoa eskuragarri dago Elkargoaren Bilboko egoitzan (Mazarredo zumarkalea, 5) eta Elkargoaren webgunean: http://www.procuradoresvizcaya.com

Bilbao, 2023ko urriaren 30a.

Dekanoa,

ELSA PACHECO GURPEGUI.


Azterketa dokumentala