Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5019

EBAZPENA, 2023ko urriaren 20koa, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez 2023ko «Renove Industria 4.0» laguntzen programa arautzen duten oinarriak aldatzen diren.

2023ko ekainaren 22an, SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2023an «Renove Industria 4.0» laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartu, argitaratu eta deialdia egiteko ebazpena eman zuen.

Argitaratu zenetik igaro den denboran, eskaera-bolumen garrantzitsua jaso da, programaren xedea (makineria berrian eta/edo ekipamendu aurreratuan (hardwarea eta softwarea) inbertsioak sustatzea) enpresen egungo beharrekin lerrokatzen baita. Izan ere, ekipoak egokitu eta modernizatu nahi dituzte lehiakortasuna areagotze aldera.

Hori dela bide, dagoen aurrekontu eskuragarriaren barruan, bidezkoa da programari esleitutako baliabide ekonomikoak gehitzea.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Onestea 2023an «Renove Industria 4.0» laguntza-programaren oinarri arautzaileen 4. artikuluko 1. apartatuaren aldaketa, honako modu honetan idazteko:

«4. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

2023an laguntzak emateko programa honen helburura bideratutako baliabide ekonomikoak 8.000.000 eurokoak dira, eta SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren aurrekontuetan horretarako ezarri diren aurrekontu-zuzkiduretatik etorriko dira. SPRIren aurrekontuak Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko Aurrekontu Orokorretan sartuta daude.»

Bigarrena.– 2023an «Renove Industria 4.0» laguntza-programari dagozkion oinarri arautzaileak aldatzeko ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

AZKEN XEDAPENA

Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Bilbao, 2023ko urriaren 20a.

Zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.


Azterketa dokumentala