Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5017

EBAZPENA, 2023ko urriaren 30ekoa, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titulazioa, hala badagokio, arautzen dituen Aginduaren proiektua.

Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzak beharrezkotzat jotzen du agindu bat egitea, haren bidez arautzeko Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titulazioa, hala badagokio.

Proiektu honen xedea da Haur Hezkuntzaren, Oinarrizko Hezkuntzaren eta Batxilergoaren antolamendu-arau orokorrak garatzea ebaluazioari dagokionez. Arau orokor horiek dekretu hauetan daude: 75/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Haur Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; 77/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa; eta 76/2023 Dekretua, maiatzaren 30ekoa, Batxilergoaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzekoa.

Izapide hauek egin dira jendaurreko informazioaren ebazpen hau eman den egunera arte:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoa betez –herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzeari buruzkoa berau–, arauaren testua egin aurreko kontsulta publikoa bideratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan iragarkia jarrita. Izapide horretan, ukitutako herritarrek arauaren nondik norakoei buruz zer iritzi duten jaso da, bai, halaber, arauak ukitutako eskubide edo interes legitimoak dituzten pertsonak biltzen edo ordezkatzen dituzten erakunde edo elkarteek zer iritzi duten ere, haiek ere helburuei dagokienez arauaren xedearekin lotura zuzena duten heinean.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoa betez, Hezkuntzako sailburuak hasiera-agindua eman zuen 2023ko urriaren 11n, horretarako eskumena baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuaren 16. artikuluan xedatutakoaren arabera (martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuak aldatu zuen 71/2021 Dekretua).

Era berean, Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legean xedatutakoari jarraituz, Hezkuntzako sailburuak, 2023ko urriaren 27an, izapidetzen ari den dekretu-proiektua aldez aurretik onartzeko agindua eman zuen.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko ekainaren 30eko 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, lege horretan aurreikusitako aldez aurretiko kontsultaren, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak egin beharrekoak dira, baldin eta herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu horretan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, jendaurrean jartzen da Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titulazioa, hala badagokio, arautzen duen Aginduren proiektua, hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 71/2021 Dekretuak –martxoaren 29ko 39/2022 Dekretuaren bidez aldatua berau–16. artikuluan emandako eskumenei jarraikiz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Haur Hezkuntzako ebaluazioa eta Oinarrizko Hezkuntzako eta Batxilergoko ebaluazioa, mailaz igarotzea eta titulazioa, hala badagokio, arautzen duen Aginduren proiektua jendaurrean jartzea hogei egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako eta herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, adierazitako proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Hezkuntza Saileko Ikastetxe eta Plangintza Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-oholean: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 30a.

Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria,

EUGENIO JIMENEZ IBAÑEZ.


Azterketa dokumentala