Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
5015

EBAZPENA, 2023ko urriaren 19koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzako inguruak bultzatzeko eta garatzeko laguntzak ematea erabakiko duen balorazio batzordeko kideak (Erein programa 2023).

2023ko irailaren 12ko Agindua ikusi da (2023ko irailaren 27ko EHAA, 185. zk., zeinaren bidez iragartzen baitira, 2023ko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzen deialdia egitea 2023ko ekitaldirako, erakunde publikoei zuzenduta, «Landa-inguruneko oinarrizko zerbitzuetan inbertsioak» izeneko 2023-2027 NPEPEren esku-hartzearen barruan.

Agindu horren ebazpenetatik hamargarrenean ezartzen da balorazio batzorde bat eratuko dela aurkezten diren eskabideak aztertu eta ebaluatzeko; batzorde horrek Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzako talde teknikoko hiru pertsonak osatuko dute. Kide horiek zuzendariaren ebazpen bidez izendatuko dira eta ebazpenean ondo zehaztuko dira haien idazkaritza- eta presidentzia-zereginak.

Hori dela-eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio batzordea osatuko duten pertsonak izendatzea, eta batzordearen osaera argitaratzea:

Batzordeburua: Ibon Arbaiza Ugarte.

Kideak:

– Angeles Diez Diez, idazkari-lanetan ere arituko dena.

– David Gozalo García.

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako eta denek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 19a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.


Azterketa dokumentala