211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (145 KB - 1 orri.)
- EPUB (114 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5007
EBAZPENA, 2023ko urriaren 26koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Raquel Varela Ona andreak gainditu egin duela 2023ko martxoaren 15eko ebazpenak (2023ko martxoaren 22ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Eskualde Analisi Geografikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Raquel Varela Ona andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***2243**. Kodea: AGC8L1-D00155-5. Jakintza arloa: Eskualde Analisi Geografikoa. Saila: Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia. Ikastegia: Letren Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Analisi Geografikoa»
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2023ko urriaren 26a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.