Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5006

1930/2023 EBAZPENA, urriaren 20koa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez José Antonio Iribarren Loyarte jauna Gaixotasun Infekziosoen Arloko Zerbitzu Sanitarioko Burua kargutik kentzen den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuan.

Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen ekainaren 30eko 283/2014 Ebazpenaren bidez, José Antonio Iribarren Loyarte jauna Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Gaixotasun Infekziosoen Arloko Zerbitzu Sanitarioko buru izendatu zuten (2014ko uztailaren 17ko EHAA).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– José Antonio Iribarren Loyarte jauna, berak eskatuta, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Gaixotasun Infekziosoen Arloko Zerbitzu Sanitarioko Burua lanpostutik kentzea, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2023ko urriaren 22ko laneguna amaitzen denetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Erakunde Sanitario Integratuko Langileen Zuzendaritzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2023ko urriaren 20a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
EB (2266/2022 Ebazpena, abenduaren 13koa).

Langileen zuzendaria,

MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala