
211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (97 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5002
AGINDUA, 2023ko urriaren 27koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko behin-behineko lanpostutik kentzea xedatzeko dena.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.2 eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluetan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu uztea sinatzen dut:
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Mikel Gurutzeaga Zubillaga jauna Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Kultur eta Sortze-industriatako aholkulariaren kargutik (5290 kodea, 1 dotazioa) kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu uzteak 2023ko urriaren 31tik aurrera izango ditu eraginak. Kargu uztearen eguna betiere zerbitzuak emateko azken egunarekin bat etorriko da.
Hirugarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 27an.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.
RSS