
211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
5001
AGINDUA, 2023ko urriaren 25ekoa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko behin-behineko lanpostua duen pertsona bat kentzea xedatzeko dena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 30.5 artikuluan ezarritako aurreikuspenak aplikatuz, ondoren zehazten den kargu-uztea sinatzen dut:
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Álvaro García Serrano jauna Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Azterlan eta Programazioko aholkulari lanpostutik kentzea (kodea: 5166; dotazioa: 1) izendapena eragin zuten arrazoiak desagertzeagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Kargu-uzteak 2023ko urriaren 30etik aurrera izango ditu ondorioak. Dena dela, kargu-uztearen eguna bat etorriko da zerbitzuak ematen dituen azken egunarekin.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindu hau eman duen organoari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 25a.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua,
NEREA MELGOSA VEGA.
RSS