Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

211. zk., 2023ko azaroaren 6a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDAKARITZA
4999

28/2023 DEKRETUA, urriaren 24koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko burua kargutik kentzea xedatzen duena.

Lan Harremanen Kontseiluaren otsailaren 23ko 4/2012 Legearen 12.1 artikuluak dioenez, Jaurlaritzako lehendakariak izendatu eta kenduko du kargutik kontseiluko burua, kontseiluko kideei entzun ondoren. Artikulu horrek, halaber, haren kargualdiak bost urte iraungo duela ezartzen du eta, gehienez, beste agintaldi baterako aukeratu ahal izango dela.

Otsailaren 20ko 6/2013 Dekretuaren bidez Lan Harremanen Kontseiluko burua izendatu zen. Agintaldia iragan denez, eta kontseiluko kideei entzun ondoren, kontseiluko buruari kargu hori uztea dagokio.

Horren ondorioz, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Tomás Arrieta Heras jauna Lan Harremanetarako Kontseiluko buruaren kargutik kentzea, agintaldia amaitu delako, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala