Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2023ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
4990

847/2023 FORU AGINDUA, urriaren 11koa, Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko foru diputatuarena, Bizkaiko foru errepideen zarata-mapak jendaurrean erakusteko izapidea ebatzi eta mapa horiek behin betiko onesten dituena.

AURREKARIAK

2013ko urtarrilaren 1ean jarri zen indarrean 213/2012 Dekretua, urriaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzkoa. Dekretu hori erreferentziazko araudi akustiko gisa eratzen da foru eta autonomia erkidegoetako garraio azpiegituren kudeatzaileentzat, zarataren arloko Estatuko oinarrizko legeria osatzen baitu (Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legearen 4. artikulua).

Dekretu horren 5. artikuluko e) eta 10. artikuluko 2.a) epigrafeek adierazten dutenez, foru-aldundiei dagokie euren eskumeneko garraio-azpiegituren zarata-mapak egitea, onartzea eta berrikustea, baldin eta egunero 6.000 ibilgailutik gorako trafikoa badute.

Horretarako, 2023ko maiatzaren 4an Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Sailak, 213/2013 Dekretuaren 12.1 artikuluan ezarritakoa betez, Bizkaiko Lurralde Historikoa osatzen duten 112 udaletara bidali zituen, jendaurreko informazio-aldiaren aurretik, Bizkaiko foru-errepideetako zarata-mapak. Legez ezarritako epea igarota Bedia, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Leioa, Lezama, Urduńa, Santurtzi, Sopuerta, Turtzioz, Ugao-Miraballes eta Zaldibarko udalen erantzuna jaso da.

Txosten horiei dagokienez udal horiei banan-banan erantzun zaie, eta, hala badagokio, bidezko aldaketak egin dira jendaurrean jarri aurretik.

Aipatutako 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluaren arabera, 2023ko uztailaren 27ko BAOn (144. zk.) eta 2023ko uztailaren 27ko EHAAn (142. zk.) argitaratutako iragarkiaren bidez, Bizkaiko foru-errepideetako zarata-mapak jendaurrean jartzeko izapideari buruzko iragarkia argitaratzen da.

Iragarkia Deia eta El Correo egunkarietan ere argitaratu zen, 2023ko uztailaren 27ko edizioan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretuaren 13. artikuluak ezartzen duenarekin bat, administrazio eskudunak zarata-mapa onartuko du, formulatutako alegazioak kontuan hartuta, alegazioak aurkezteko epea amaitu eta gehienez ere bi hilabeteko epean.

EBAZPENA

Lehenengoa.– Ebaztea Bizkaiko foru errepideen zarata-mapen informazio publikoko izapidea.

Bigarrena.– Jendaurreko informazioaren izapidean eskainitako hilabeteko epean ez da alegaziorik egin.

Hirugarrena.– Bizkaiko foru errepideen zarata-mapak behin betiko onestea.

Laugarrena.– Foru Agindu hau «Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian» eta «Bizkaiko Aldizkari Ofizialean» argitaratzea, berariaz adieraziz Bizkaiko foru errepideen zarata-mapen eduki osoa herritarrentzat eskuragarri dagoela Azpiegitura eta Lurralde Garapen Sailaren webgunean, esteka honetan:

https://www.bizkaia.eus/eu/gaia-xehetasuna/-/edukia/dt/10993

Bosgarrena.– Foru Agindu hau jakinaraztea eta onetsitako zarata-mapen kopia digitalizatu eta geoerreferentziatu bana igortzea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Sailari.

Seigarrena.– Foru Agindu honek bukatutzat ematen du bide administratiboa, eta beronen aurka, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita bi (2) hilabeteko epean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Epaitegian Administrazioarekiko Auzi Errekurtsoa jarri ahal izango da, albo batera utzi gabe aukeraz eta administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri aurretik ebazpen hau eman duen erakundearen aurrean berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izatea, jakinarazpena egin ondorengo egunetik aurrera zenbatzen hasita hilabeteko (1) epean.

Hori guztia, Bizkaiko kondaira lurraldeko foru erakundeen hautapen, antolaketa, erregimen eta funtzionamenduari buruzko otsailaren 13ko 3/1987 Foru Arauko 69. artikuluan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 114. eta 123. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8.2, 25.1. eta 46.1 artikuluetan adierazitakoari jarraikiz.

Bilbao, 2023ko urriaren 11.

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko foru diputatua,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala