Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2023ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
4989

AGINDUA, 2023ko urriaren 20koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, 2023. urteko Euskadi literatura saridunen berri ematen duena.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2023ko otsailaren 28ko Aginduaren bidez (2023ko martxoaren 8ko EHAA, 47 zk.), Euskadi literatura sariak arautu eta horretarako dei egiten da, haien zazpi modalitateetan: euskarazko literatura, gaztelaniazko literatura, euskarazko haur eta gazte literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa, euskarazko saiakera eta gaztelaniazko saiakera.

2023ko otsailaren 28ko Aginduaren 7.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zerrenda bat argitaratuko da, saritutako pertsona eta lanekin.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2023ko Euskadi literatura sarietako zazpi modalitateetan saritutako lanak eta egileak argitara ematea:

– Euskarazko literatura: Arantxa Urretabizkaia Bejarano, 2022an Pamiela argitaletxeak argitara emandako Azken etxea izeneko literatura lanagatik.

– Gaztelaniazko literatura: Alejandro Morellón Mariano, 2022an Fulgencio Pimentel argitaletxeak argitara emandako El peor escenario posible izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko haur eta gazte literatura: Patxi Zubizarreta Dorronsoro, 2022an Erein argitaletxeak argitara emandako Zerria izeneko literatura lanagatik.

– Euskarazko literatura itzulpena: Maialen Berasategi Catalan eta Joxe Mari Berasategi Zurutuza, 2022an Elkar argitaletxeak argitara emandako Abdulrazak Gurnah-ren Paradisua izeneko lanaren itzulpenagatik.

– Literatura lanaren ilustrazioa: Joseba Larratxe Berazadi, 2022an Elkar argitaletxeak argitara emandako Ni ez naiz Mikel Laboa izeneko lanagatik.

– Euskarazko saiakera: Miren Billelabeitia Bengoa, 2022an Pamiela argitaletxeak argitara emandako Norberak maite duena izeneko lanagatik.

– Gaztelaniazko saiakera: Ander Izagirre Olaizola, 2022an Libros del K.O. argitaletxeak argitara emandako Vuelta al país de Elkano izeneko lanagatik.

Sarituek, aipatutako 2023ko otsailaren 28ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 18.000 euro gordin jasoko dituzte. Era berean, 4.000 euro jasoko dituzte goian esandako aginduan begiz jotako egitekoak egin ostean (euskarazko itzulpen modalitatean izan ezik).

Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 20a.

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala