
210. zk., 2023ko azaroaren 3a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
4988
EBAZPENA, 2023ko urriaren 19koa, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendariarena, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntzen deialdia ebazten duen 2023ko uztailaren 31ko Ebazpenean egindako akatsa zuzentzen duena.
Apirilaren 24ko 57/2018 Dekretuak, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuetarako dirulaguntzak arautzen ditu (2018ko maiatzaren 4ko EHAA, 85. zk.).
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2023ko martxoaren 8ko Ebazpenaren bidez, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen arloan proiektuak garatzen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako dirulaguntzen deialdia argitaratu zen (2023ko martxoren 20ko EHAA, 55. zk.).
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2023ko uztailaren 31ko Ebazpen baten bidez, 1.331,30 euroko dirulaguntza onartu zitzaion «Asociación Bozak mujeres por el derecho a la comunicación» entitateari, «Uhinak koloretan proiekturako, eta erabaki hori argitaratu zen (2023ko abuztuaren 21eko EHAA 158. zk.).
Elkarte horrek ez du proiektu honi buruzko eskaerarik egin. «Uhinak koloretan» proiektua gauzatzeko eskaera «Asociación ONG Pausu Media» erakundeak egin du.
Beraz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluari jarraituz, zuzendu egiten da «Asociación ONG Pausu Media» erakundeari 1.331,30 euroko dirulaguntza ematea «Uhinak koloretan» proiektua egiteko.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretua kontuan harturik, honako hau
EBATZI DUT:
Zuzentzea Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasuneko zuzendariaren 2023ko uztailaren 31ko Ebazpena, bizikidetzaren eta giza eskubideen arloko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako laguntzen deialdia ebazten duena, eta «Asociación ONG Pausu Media» erakundeari 1.331,30 euroko dirulaguntza esleitzea «Uhinak koloretan» proiektua gauzatzeko.
Errekurtsoak:
Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete hierarkian gorago dagoen organoari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita, hori guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 121. eta 122. artikuluetan xedatukoari jarraituz.
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 19a.
Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun zuzendaria,
NOEMI OSTOLAZA ARCAUZ.
RSS