Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2023ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4987

EBAZPENA, 2023ko urriaren 18koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 22ko Aginduari lotutako laguntzak jasoko dituzten onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, ikertzaile doktoreentzako Mugikortasun Programako deia egiten da.

Deialdiaren Aginduaren 13.7 artikuluak ezartzen duenez, emandako laguntzen zerrenda EHAAn argitaratuko da 6 hilabeteko epean, jakinarazpena egiten denetik zenbatzen hasita.

Ikertzaileen Mugikortasun Programarako laguntzak hautatu eta horien gaineko ebazpenak deialdi horretara bidali ondoren, deialdiarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaileen Mugikortasun Programaren onuradunen zerrenda argitaratzea, eta ikertzaile doktoreentzako Mugikortasun Programako deia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2022ko azaroaren 22ko Aginduaren babesean emandako zenbatekoak adieraztea (eranskinean).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 18a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

I. ERANSKINA
IKERTZAILE DOKTOREENTZAKO MUGIKORTASUN PROGRAMAREN ONURADUNAK
2023. URTEA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala