Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2023ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4983

1952/2023 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Gaixotasun Infekziosoen Arloko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 21eko 1307/2021 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Gaixotasun Infekziosoen Arloko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoria sartzen baita (2021eko azaroaren 8ko EHAA 221. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpenaren bidez (maiatzaren 16ko EHAA 91. zk., maiatzaren 25eko 655/2023 Ebazpenaren bidez aldatua – ekainaren 6ko EHAA 106. zk. eta abuztuaren 9ko 1085/2023, Ebazpenaren bidez aldatua – irailaren 7ko EHAA 171. zk.–), argitara eman zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Gaixotasun Infekziosoen Arloko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategoriako / lanpostu funtzionaleko lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Gaixotasun Infekziosoen Arloko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian.

Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Gaixotasun Infekziosoen Arloko Fakultatibo Espezialista Medikoa kategorian. Deialdi hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 26ko 333/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala