Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

210. zk., 2023ko azaroaren 3a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
4981

1950/2023 EBAZPENA, urriaren 10ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez hutsik uzten den Lekualdatze Lehiaketa Ireki eta Iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ikerkuntza Unitateko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 16ko 575/2023 Ebazpenaren bidez, Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorrerako deialdia egin zen A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeari dagokionez I. eranskinean jasotako kategorietarako / lanpostu funtzionaletarako, zeinetan Ikerkuntza Unitateko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategoria sartzen baita (2023ko martxoaren 29ko EHAA 62. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinean jasotako oinarrien arabera.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 23ko 355/2023 Ebazpenaren bidez (apirilaren 14ko EHAA 71. zk., apirilaren 20ko 387/2023 Ebazpenaren bidez aldatua –maiatzaren 5eko EHAA 84. zk. eta abuztuaren 9ko 1085/2023, Ebazpenaren bidez aldatua-irailaren 7ko EHAA 171. zk.–), argitara eman zen Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintza Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ikerkuntza Unitateko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategorian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2019ko azaroaren 27ko Erabakiaren eranskinaren 9. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (erabaki horren bidez onartzen dira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoan oinarrizko destinoak betetzeko Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorreko prozeduraren oinarriak), Zuzendaritza honi jakinarazi zaio iragarritako zikloan ez dagoela eskatzailerik A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ikerkuntza Unitateko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategorian.

Horregatik, indarrean dagoen legediak langileen arloan ematen dizkidan ahalmenez baliatuta

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hutsik uztea Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren 2023ko martxoko zikloko destinoen eskaintzarako deialdia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan destinoa duten A1 Fakultatibo Medikoak eta Teknikoak lanbide-taldeko Ikerkuntza Unitateko Fakultatibo Espezialista Mediko Teknikoa kategorian. Deialdi hori, hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren martxoaren 23ko 355/2023 Ebazpenaren bidez egin zen.

Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Lekualdatze-lehiaketa ireki eta iraunkorraren web-orrian eta EHAAn argitara dadin agintzea.

Hirugarrena.– Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeak eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Estatutu Sozialak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuak ezarritakoaren arabera, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala