
208. zk., 2023ko urriaren 31, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
4955
IRAGARKIA, Portugaleteko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamenari buruzko iragarkian antzeman diren akatsak zuzentzeko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bidez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Portugaleteko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamenari buruzko iragarkiaren testuan (2023ko urriaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 198. zk.) horrelako hutsak egin direnez, testua aldatu behar da.
Honela dio:
«Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Portugaleteko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia bat eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.»
baina honela esan behar du:
«Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuko 4. artikuluak xedatutakoaren ildotik, Portugaleteko farmazia-eskualdean (Bizkaia) dagoen farmazia baten % 50 eskualdatzeko proposamen bat dagoela jakinarazten da.»
Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 17a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS