Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2023ko urriaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
4920

IRAGARKIA, 6.000 ibilgailu baino gehiagoko eguneko batez besteko intentsitatea (EBBI) duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen zarata-mapak behin betiko onartzeari buruzkoa.

Bide Azpiegituretako Departamentuko foru diputatuak, 2023ko urriaren 6ko 334-C/2023 Foru Aginduaren bidez, ebatzi zuen behin betikoz onestea 6.000 ibilgailu baino gehiagoko eguneko batez besteko intentsitatea (EBBI) duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide zatien zarata mapak. Jakitera ematen da, 213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzkoak xedatutakoari jarraituz.

Zarata mapen eduki osoa eskuragarri izango da kontsultatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Birgaitze Zerbitzuan eta Bulego Teknikoan (Miramon pasealekua, 166, 20014 – Donostia) lanegunetako bulego orduetan, eta Bide Azpiegituretako web orrian:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/errepideak/araudia-eta-agiriak/zarataren-mapa-estrategikoak?folder=47624465

Donostia / San Sebastian, 2023ko urriaren 11.

Idazkari teknikoa,

ELIXABETE MARTINEZ IRURETAGOIENA.


Azterketa dokumentala