Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2023ko urriaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4914

EBAZPENA, 2023ko urriaren 18koa, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendariarena, zeinaren bidez 2023-2024ko ikasturtean laguntzak ematen diren eskola-eremuan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko.

Bat etorriz 2023-2024ko ikasturtean eskola-eremuan ikasle ijitoentzako hezkuntza-jarduerak garatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duen Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduan ezarritakoarekin (2023ko ekainaren 29ko EHAA), eta Ebaluazio Batzordearen proposamena aztertuta, deialdi-aginduaren 12. artikulua aplikatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aginduan zehaztutako eremu bakoitzean onartutako eskabideen zerrenda argitaratzea eta kasu bakoitzean laguntzaren zenbatekoa ezartzea (I. eranskina).

Bigarrena.– Ukatutako eskabideen zerrenda argitaratzea, eta ukatzeko arrazoia adieraztea bertan (II. eranskina).

Hirugarrena.– Eremu bakoitzean esku hartuko duten ikastetxeen zerrenda argitaratzea (III. eranskina).

Laugarrena.– Ordaintzeko modua ezartzea, zeina honako hau izango da:

a) Lehenengo ordainketa, dirulaguntzaren % 20, emandako laguntza onartu eta berehala egingo da:

• Baldin eta entitateak egiaztatu badu beraren eremuan aurreikusten diren gutxieneko ikasleekin lan egingo duela (VI. eranskinean, ikastetxeen eta haien ikasleen zerrenda) eta entitate onuradunak gutxienez lehen ordainketari dagokion zenbatekoaren % 50 justifikatu badu.

b) Gainerakoa, dirulaguntza osoaren % 80, tarteko memoria aurkeztu ondoren ordainduko da (VII. eranskina). Memoria hori, non aurrera eramaten ari den proiektuaren garapena jaso behar baita, 2024ko urtarrilaren 7tik 31ra bitartean entregatu behar da, egun hori barne, dokumentu bakar batean.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 18a.

Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako zuzendaria,

LUCÍA TORREALDAY BERRUECO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala