Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2023ko urriaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4913

HUTS-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2023ko apirilaren 17koa, Hezkuntzako sailbururena, «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena Batxilergo Orokorra modalitatea eskaini dezaten.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko apirilaren 17ko Aginduaren testuan (2023ko maiatzaren 3ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 82. zk.). Agindu horren bidez, Santurtziko (Bizkaia) «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuari Batxilergo Orokorra modalitatea eskaintzeko baimena eman zitzaion. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

Laburpenean, 2023/82 (3/2) Laburpenean, 2023/2051 (2/1) orrialdean,

honela dio:

«AGINDUA, 2023ko apirilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena Batxilergo Orokorra modalitatea eskaini dezaten.»

baina hau esan behar du:

«AGINDUA, 2023ko apirilaren 17koa, Hezkuntzako sailburuarena, Santurtziko (Bizkaia) «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren baimena aldatzeko dena Batxilergo Orokorra modalitatea eskaini dezaten.»

Honela dio:

«Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak ikastetxean Batxilergo Orokorreko modalitatea irakasteko baimena eskatuz hasitako espedientea aztertu da.»

Baina hau esan behar du:

«Santurtziko (Bizkaia) «San José» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren legezko ordezkariak ikastetxe horretan Batxilergo Orokorra irakasteko baimena eskatuz abiarazi duen espedientea aztertu da.»


Azterketa dokumentala