Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2023ko urriaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4912

EBAZPENA, 2023ko urriaren 23koa, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez onura publikoko deklarazioa egiten baita proiektu honi buruz: 13,2 kV-ko «Güeñes-Güeñes, cto. 2» linea elektrikoaren berrikuntza 5501. eta 5503. euskarrien artean, Zallako udal-mugartean (Bizkaia).

Espedientea: 48-AT-Y-2020-00084.

AURREKARIAK

1.– 2020ko urriaren 26an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena eskatu zituen eraldaketa proiektu honetarako: 13,2 kV-ko «Güeñes-Güeñes, cto. 2» linea elektrikoaren berrikuntza 5501. eta 5503. euskarrien artean, Zallako udal-mugartean (Bizkaia).

2.– 2021eko urtarrilaren 11n, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUri aurretiko administrazio-baimena eta eraikuntzako administrazio-baimena ematen zaizkio eraldaketa proiektu honetarako: 13,2 kV-ko «Güeñes-Güeñes, cto. 2» linea elektrikoaren berrikuntza 5501. eta 5503. euskarrien artean, Zallako udal-mugartean (Bizkaia).

3.– 2023ko martxoaren 6an, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAUk onura publikoko deklarazioa eskatu zuen eraldaketa proiektu honetarako: 13,2 kV-ko «Güeñes-Güeñes, cto. 2» linea elektrikoaren berrikuntza 5501. eta 5503. euskarrien artean, Zallako udal-mugartean (Bizkaia).

4.– Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan adierazitako ondorioetarako, argitara eman zen horren iragarkia, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU enpresaren eskabide hori jendaurrean jartzeko, 2023ko uztailaren 4ko BAOn, 2023ko uztailaren 18ko EHAAn, eta 2023ko irailaren 6ko Deia egunkarian.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Industria Administrazioaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza da espediente hori izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 68/2021 Dekretuaren 23. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau izapidetzeko, Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Euskal Autonomia Erkidegoko Industriari buruzko azaroaren 12ko 8/2004 Legean ezarritako preskripzioak bete dira.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarritzat hartuta, Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkariak, honako hau

EBAZTEN DU:

Deklaratzea baimendu zen instalazio elektrikoa onura publikokoa dela. Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, deklarazioak hauek dakartza berekin: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu beharra, eta okupazioa, gainera, urgentziaz egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklaraziorako ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen hau ematen da 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta baldintza orokor hauek kontuan hartuta:

1.– Obrak egiteko, onartutako proiektua bete behar da, kasu bakoitzean eskatu eta baimentzen diren aldaketak eginda.

2.– Martxan jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera.

3.– Lanak amaitutakoan, instalazioen titularrak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman, eta abian jartzeko akta egiteko.

4.– Obrak egiteko behar diren udal- eta probintzia-eskumenetako eta bestelako baimenak edo lizentziak eragotzi eta aparte utzi gabe ematen da ebazpen hau, eta eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Proiektu Estrategikoen eta Industria Administrazioaren zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

Bilbao, 2023ko urriaren 23a.

Industria Administrazioaren Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.


Azterketa dokumentala