Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2023ko urriaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA SAILA
4910

AGINDUA, 2023ko urriaren 25ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, honako agindu honen hutsak zuzentzekoa: Agindua, 2023ko urriaren 2koa, zeinaren bidez argitaratzen baita 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen kidegoko epaimahaien osaera (abenduaren 19ko agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidez sartzeko hautaketa-prozedura deitzen da).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 2ko Aginduan (2023ko urriaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 200 zk.). Agindu horren bidez, argitara ematen da Euskal Autonomia Erkidegoko irakasleen kidegoetan aldi baterako enplegua egonkortzeko oposizio-lehiaketaren bidez sartzeko 2022ko abenduaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozeduretan jardungo duten Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen kidegoko epaimahaien osaera. Beraz, dagokion zuzenketa egiten da jarraian:

Eranskinean, 2023/4759 (3/3) orrialdean, hau dio:

«Kidegoa: Musika eta Arte eszenikoak.

Espezialitatea: Interpretazioa testu-antzerkian.

Titularra

Epaimahaiburua:

Gracia Rubio, Mariano Pedro.

Epaimahaikideak:

Sanchez De los Santos, Juan Ignacio.

Garcia Largo, Consuelo.

Jiménez Reches, José.

Navarro Sainz de la Maza, Regina».

Baina hau esan behar du:

«Kidegoa: Musika eta Arte eszenikoak.

Espezialitatea: Interpretazioa testu-antzerkian.

Titularra

Epaimahaiburua:

Gracia Rubio, Mariano Pedro.

Epaimahaikideak:

Sanchez De los Santos, Juan Ignacio.

Garcia Largo, Consuelo.

Jiménez Reches, José.

Pasiecznik Martínez, Clara Angélica».

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 25a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala