Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2023ko urriaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
4908

160/2023 DEKRETUA, urriaren 24koa, Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakaria izendatzeko dena.

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 7.2 zenbakian ezarritakoaren arabera, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2023ko urriaren 24an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Ainara Herce San Martin andrea Lehiaren Euskal Agintaritzako lehendakari izendatzea. Kargu horri sailburuorde maila dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2023ko urriaren 24an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.


Azterketa dokumentala