Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

206. zk., 2023ko urriaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4906

EBAZPENA, 2023ko urriaren 19koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2023. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko.

Toki-araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 21eko 7/1985 Legearen (TAOL) bigarren xedapen gehigarriak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak emandako idazkeran, ezartzen du TAOLaren 92. bis artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitako eskumen guztiak, gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzakoak, erakunde eskudunek izango dituztela beren esku, autonomia-erkidegoko arautegiak xedatutakoaren arabera, eta ahalmena ere ematen zaie lehiaketa horietan hutsik dauden plazetarako lehiaketen deialdia egiteko bere lurralderako bakarrik, baita funtzionarioak izendatzeko ere.

Halaber, aipatutako TAOLen 92 bis artikuluaren seigarren apartatuan xedatzen denez, Gobernuak errege-dekretu baten bidez arautuko ditu gaikuntza nazionala duten toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko moduari dagozkion espezialitateak. Horren ondorioz, 2018ko martxoaren 16an, Estaturako gaikuntza duten toki-administrazioko funtzionarioen araubide juridikoa arautzen duen 128/2018 Errege Dekretua argitaratu zen Estatuko Aldizkari Ofizialean (128/2018 Errege Dekretua, aurrerantzean).

Hori dela eta, arau hauei jarraikiz: TAOLaren bigarren xedapen gehigarria; 128/2018 Errege Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarria; eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen hamahirugarren xedapen iragankorra, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Historikoetako Foru Aldundiek egin eta argitaratu zuten 2023. urteko lehiaketa arrunterako deialdia lurralde historiko bakoitzean toki-erakundeetan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostu hutsak betetzeko (Arabako Foru Aldundiko Foru Gobernu Kontseiluaren 237/2023 Erabakia, maiatzaren 2koa –maiatzaren 12ko ALHAO, 55. zk.–; Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren maiatzaren 30eko 4130/2023 Foru Agindua –2023ko ekainaren 2ko BAO, 106. zk.–, zuzendua Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren ekainaren 6ko 4276/2023 Foru Aginduaren bidez –2023ko ekainaren 9ko BAO, 111. zk.–; eta, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantzako Departamentuko foru-diputatuaren ekainaren 2ko 1054/2023 Foru Agindua –2023ko ekainaren 6ko GAO, 108. zk.–).

Aipatutako deialdiak honako hauek ebatzi dituzte: Arabako Foru Aldundiko Foru Gobernu Kontseiluaren 524/2023 Erabakia, irailaren 5ekoa –irailaren 13ko ALHAO, 108. zk.–; Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru-diputatuaren urriaren 4ko 6062/2023 Foru Agindua –2023ko urriaren 17ko BAO, 199. zk.–; eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza Departamentuko foru diputatuaren irailaren 26ko 1840/2023 Foru Agindua –2023ko irailaren 29ko GAO, 189. zk.–.

Hori guztia dela bide, eta kontuan hartuta arestian aipatutako araudian ezarritakoa eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 11. artikuluak xedatutakoa, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Batera argitaratzea foru-aldundiek egindako 2023. urterako lehiaketa arrunterako deialdien behin betiko esleipenak, Euskal Autonomia Erkidegoan gaikuntza nazionala duten tokiko administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzeko. Ebazpen honen eranskinean daude jasota esleipen horiek.

Bigarren artikulua.– Destino berriez jabetzeko epea foru-aldundiek onartutako deialdietan ezarritakoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 19a.

Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendaria,

EVA LEJARCEGUI BARRENA.

ERANSKINA

Arabako Lurralde Historikoa

3. mailako Idazkaritza.

Arabako Foru Aldundia:

Gallo Medina, Jorge. NAN:***8169**


Azterketa dokumentala