
204. zk., 2023ko urriaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 4 orri.)
- EPUB (165 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
4873
EBAZPENA, 2023ko urriaren 11koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena; honen bidez, autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarri-programaren aurrekontu-zuzkiduraren bigarren aldaketa erabaki da, energia-iturri berriztagarrien bidez gauzatzea, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzea, NextGenerationEU, Europar Batasunak finantzatutako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan -Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez ezarria-, eta ondoriozko aurrekontu-zuzkidura aditzera ematea.
I.– Ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuaren bidez, autonomia-erkidegoei eta Ceuta eta Melilla hiriei zuzenean dirulaguntzak ematea onartu zen, autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako zenbait pizgarri-programa gauzatzeko, energia berriztagarriko iturriekin, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan -2021eko ekainaren 30eko BOEn, 155. zenbakian, argitaratu zen-, eta oinarri arautzaileak ezarri ziren, autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako zenbait pizgarri-programa gauzatzeko, energia berriztagarriko iturriekin, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. 477/2021 Errege Dekretuak banaketa-irizpideen arabera aurreikusitako laguntzak zuzenean ematea erabaki zuen, bai eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak finantzatzeko funtsen banaketa ere, 660 milioi euroko zenbatekoa zena. Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuan, 37.173.437 eurokoa zen.
II.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez –2021eko urriaren 1eko EHAAn, 197. Zenbakian eman zen argitara–, autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarri-programa arautzeko oinarriak onetsi, deitu eta argitaratu ziren, autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako zenbait pizgarri-programa gauzatzeko –energia berriztagarriko iturrien bidez– bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
III.– Ondoren, programaren oinarrien edukia aldatu zen, betiere autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako zenbait pizgarri-programa gauzatzeko, energia berriztagarriko iturriekin, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, honako hauen bidez:
– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko apirilaren 20ko Ebazpena, 2021eko irailaren 22ko Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarri-programa arautzeko oinarriak onetsi, deitu eta argitaratu ziren, zenbait pizgarri-programa gauzatzeko, energia berriztagarriko iturrien bidez, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (EHAA, 84. zenbakian, 2022ko maiatzaren 3koa).
– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko ekainaren 29ko Ebazpena, 2021eko irailaren 22ko Ebazpena bigarren aldiz aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarri-programa arautzeko oinarriak onetsi, deitu eta argitaratu ziren, zenbait pizgarri-programa gauzatzeko, energia berriztagarriko iturrien bidez, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (EHAA, 137. zenbakian, 2022ko uztailaren 15ekoa).
IV.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 8ko Ebazpenaren bidez, autokontsumoari eta energia berriztagarriko iturriekin egindako biltegiratzeari lotutako pizgarrien programaren aurrekontu-zuzkidura aldatu zen, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari buruzkoa ere, 2021eko irailaren 22ko Ebazpenaren bitartez ezarritako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan, eta ondoriozko aurrekontu-zuzkiduraren berri eman edo argitaratu zen (EHAA, 143. zenbakian, 2022ko uztailaren 26koa).
Aipatutako Ebazpen horretan jasotako diru-kopurua bi jatorritatik handitu zen:
a) Alde batetik, 37.173.436,99 euroko zenbateko gehigarria, IDAEko presidenteak 2022ko ekainaren 10ean emandako Ebazpenaren bidez gauzatutakoa. Ebazpen horretan, Euskal Autonomia Erkidegoari 37.173.436,99 euroko zenbateko gehigarria ematea erabaki zen, autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako zenbait pizgarri-programa gauzatzeko, energia berriztagarriko iturriekin, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
b) Bestalde, PRTR funtsetatik datozen baliabideen zenbateko gehigarri eta osagarria, 20.000.000 eurokoa, EEEren berezko baliabideena.
V.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2023ko apirilaren 5eko Ebazpenaren bidez, berriz berrantolatu edo esleitu zen pizgarri-programa bakoitzari dagokion zenbatekoa, autokontsumoari eta energia berriztagarriko iturriekin lotutako pizgarri-programaren aurrekontu zabalduari buruzkoa, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari buruzkoa ere, 2021eko irailaren 22ko Ebazpenaren bitartez ezarritako Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Pizgarrien Programaren 3. oinarrian aurreikusitako Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren (66.784.314,28 euro) konturako zuzkidura ekonomikoa pizgarri-programa bakoitzerako banatu zen, zenbateko hauen arabera:
(Ikus .PDF)
VI.– 477/2021 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, eta horretarako eskaera egin ondoren, IDAEko presidenteak 2023ko uztailaren 19an emandako Ebazpenaren bidez gauzatutakoa, Euskal Autonomia Erkidegoari 12.621.120 euroko zenbateko gehigarria ematea erabaki zen, autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako zenbait pizgarri-programa gauzatzeko, energia berriztagarriko iturrien bidez, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeko ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.
Horrenbestez,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2021eko irailaren 22ko Ebazpenaren 3. oinarria aldatzea. Ebazpen horren bidez, autokontsumoari eta energia berriztagarriko iturriekin egindako biltegiratzeari lotutako pizgarrien programaren oinarri arautzaileak onartu, deitu eta argitaratu ziren, eta etxebizitzen sektorean sistema termiko berriztagarriak ezarri ziren ere, Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan (EHAA, 197. zenbakian, 2021eko urriaren 1ekoa).
Aldaketa horren ondorioz, hasiera batean pizgarrien programa honetarako zen zuzkidura ekonomikoa handituko da, Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren kontura, honela:
a) 12.242.486,40 euroko gehikuntza (378.633,60 euroko zeharkako gastuak kendu ondoren), Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura emandako funtsetatik datorrena, 477/2021 Errege Dekretuaren 10.3 artikuluan jasotakoa aplikatuz eta 2023ko uztailaren 19an, IDAEko presidenteak emandako Ebazpenean ezarritakoarekin bat etorriz.
b) Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargura Pizgarrien Programa honetara bideratutako gehikuntza horren ondoriozko zuzkidura ekonomikoa (79.026.800,69 euro) pizgarri-programa bakoitzerako zenbateko hauen arabera banatuko da:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren kargurako zuzkidura ekonomikoaren bigarren gehitze edo handitze horren eta EEEren aurrekontuetan esleituta eta EEEk funts propioak dituzten Pizgarrien Programara bideratu zuen gehienezko eta osagarrizko zenbatekoaren (20.000.000 euro) arteko osagarritasun-araubideari dagokionez, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko uztailaren 8ko Ebazpenaren bitartez (EHAA, 143. zenbakian, 2022ko uztailaren 26koa), aipatutako Ebazpeneko bigarren atalean xedatutakoa beteko da.
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2 artikuluarekin bat etorriz, ebazpen hau osorik argitaratzea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Laugarrena.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Bilbao, 2023ko urriaren 11n.
Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.
RSS