Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2023ko urriaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
4869

AGINDUA, 2023ko urriaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Zallan (Bizkaia) dagoen «Maristas San Miguel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Zallako (Bizkaia) «Maristas San Miguel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Ikastetxe Pribatuaren «Hermanos Maristas» erakunde titularrak hasarazitako espedientea aztertu da. Eskaeraren xedea ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek hartu dira kontuan: Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa; Ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua; otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretuak aldatzen duena eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Baimena ematea «Maristas San Miguel» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren izen espezifikoa aldatzeko. Ikastetxe hori Hezkuntza Saileko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin, eta unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen Estatuko Erregistrora bidaliko da:

Zentroaren kodeak: 014828 (EAE) eta 48008151 (unibertsala).

Izen generikoa: Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Izen espezifikoa: «Maristak Zalla»

Titularra: «Hermanos Maristas».

Helbidea: Lehendakari Agirre etorbidea 12-14.

Udalerria: Zalla

Lurralde Historikoa: Bizkaia.

Baimendutako irakaskuntzak:

Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 7 unitate hurrengo edukierakoa:

• Unitate 1, 0 eta 1 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierakoa.

• 3 unitate, 1 eta 2 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierakoa.

• 3 unitate, 2 eta 3 urte bitarteko haurrentzat, bakoitza 18 ikaspostutarako edukierakoa.

Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 6 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.

Lehen Hezkuntza: 12 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierakoa.

Hezkuntza Berezia: 3 gela ireki.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 8 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierakoa.

Lanbide-Heziketa:

– Familia: Administrazio eta kudeaketa.

• Administrazio-zerbitzuetako oinarrizko lanbide-heziketa zikloa. Edukiera: Ziklo 1.

– Familia: Nekazaritza.

• Nekazaritza-lorezaintzako eta lore-konposizioetako oinarrizko ziklo profesionala. Edukiera: Ziklo 1.

– Familia: Elektrizitatea eta elektronika.

• Elektrizitateko eta elektronikako oinarrizko lanbide-heziketa zikloa. Edukiera:Ziklo 1.

– Familia: Energia eta ura.

• Energia-eraginkortasuneko eta eguzki-energia termikoko goi-mailako prestakuntza-zikloa.Edukiera:Ziklo 1.

– Familia: Fabrikazio mekanikoa.

• Metalezko elementuen fabrikazioko oinarrizko lanbide-heziketa zikloa. Edukiera: Ziklo 1.

• Soldadura eta galdaragintzako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

– Familia: Instalazioa eta mantentze-lanak.

• Hozteko eta girotzeko instalazioetako erdi mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: Ziklo 1.

• Beroa sortzeko instalazioetako erdi-mailako prestakuntza-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

Bigarrena.– Izen espezifikoa aldatzeak ez du eraginik izango ikastetxearen ohiko funtzionamenduan, eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 39.3 artikuluaren arabera, agindu honek 2023-2024 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du, ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez. Era berean, dagokion aldaketa eskatu beharko du, bere legezko ordezkariaren bitartez, erregistroko edozein datu aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.

Laugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 5a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala