Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2023ko urriaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LAN ETA ENPLEGU SAILA
4866

EBAZPENA, 2023ko urriaren 18koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita ekintzaileak bultzatzeko laguntzen 2023ko deialdia aldatzen dela.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko urriaren 17ko batzarrean hartutako erabakiaren bidez, ekintzaileak bultzatzeko laguntzen 2023ko deialdia aldatzea onartu du. Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bidez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren n) apartatuan xedatutakoaren arabera (dekretu hori bigarren aldiz aldatzen duen abuztuaren 30eko 98/2022 Dekretuak finkatutako testua), erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.

Hori dela eta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea ekintzaileak bultzatzeko laguntzen 2023ko deialdiaren aldaketa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu baitzuen 2023ko urriaren 17ko bileran hartutako erabakiaren bidez. Deialdia ebazpen honen eranskin moduan jasota dago.

Bigarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak deialdia aldatzeko hartu duen erabakiak ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak.

Hirugarrena.– Jakinaraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak hartu duen erabakiaren aurka (deialdia aldatzea onartzen duena) berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dela, organo beraren aurka, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 18a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

FRANCISCO PEDRAZA MORENO.

ERANSKINA
EKINTZAILEAK BULTZATZEKO LAGUNTZEN 2023KO DEIALDIAREN ALDAKETA

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2023ko maiatzaren 25eko batzarrean hartutako erabakiaren bidez, ekintzaileak bultzatzeko laguntzen 2023ko deialdia onartu zen. Deialdia 2023ko ekainaren 2ko EHAAn argitaratu zen, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiaren 2023ko maiatzaren 26ko ebazpena betez.

Deialdi horren bidez emandako laguntzak enpresa-proiektuak sustatzen dituzten pertsonei daude zuzenduta, lau laguntza-lerroren bitartez:

a) Ekintzaile izan daitezkeen pertsonei zuzendutako laguntzak, enpresa-ideiak sortu, aztertu eta egituratzeko lanak egin ditzaten dedikazio osoan, ekintzailetzako toki-proiektuen esparruan. (Enpresa-ideiak garatzeko laguntzak).

b) Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan, negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak. (Enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak).

c) Enpresa-jarduera bat hasten duten pertsonetatik hura ezartzeko laguntza ekonomiko baten beharra duten horientzako laguntzak. (Proiektua ezartzeko laguntzak).

d) Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko laguntzak. (Enpresa-jarduera bat sendotzeko laguntzak).

Era berean, deialdi horren xede dira aurreko paragrafoko a) eta b) apartatuetan aipatzen diren laguntzen onuradun diren pertsona ekintzaileak hautatu eta horiei laguntza eta/edo tutoretza emateko laguntzak; deialdiaren 3. artikuluan aurreikusitako toki-erakunde laguntzaileek egin beharrekoa da lan hori.

Artikulu horren 12. apartatuan ezarritakoaren arabera, ebazpena jakinarazi ostean, dagokion lankidetza-hitzarmena sinatuko da eta erakunde laguntzaileek 2023ko urriaren 3ra arteko epea izango dute (hitzarmena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita) ekintzaileei laguntza eta/edo tutoretza ematen hasteko, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzei dagokienez.

Alabaina, ebazpena atzeratu denez, oso zaila edo ezinezkoa da jarduerak hasteko ezarri zen epea betetzea.

Horregatik aldatu behar da ekintzaileak bultzatzeko 2023rako laguntzen deialdia; ekintzaileei laguntzeko eta/edo tutoretza emateko epea luzatu behar da, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzei dagokienean, horrela, eskatutako kudeaketak egingarriak izan daitezen.

Beraz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak, 2023ko urriaren 17ko batzarrean, onartu du ekintzaileak bultzatzeko laguntzen 2023ko deialdia aldatzea. Hona hemen aldaketa:

Artikulu bakarra.– Deialdiaren 3. artikuluko 12. apartatua aldatzen da, eta honela idatzita geratuko da:

«Erakunde laguntzaileek 2023ko azaroaren 24ra arteko epea izango dute (hitzarmena jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita) ekintzaileei laguntza eta/edo tutoretza ematen hasteko, enpresa-jarduera berriak abian jartzeko laguntzei dagokienez.»


Azterketa dokumentala