Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

204. zk., 2023ko urriaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
4858

52/2023 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, zeinaren bidez Herri Kontuen Euskal Epaitegiko karrerako funtzionario izendatzen baitira auditore laguntzaile lanpostuak betetzeko 2022ko 67. eta 70. ebazpenen bidez deitutako hautaketa-prozesua gainditu duten hautagaiak.

Herri Kontuen Euskal Epaitegian auditore laguntzaile lanpostuak betetzeko salbuespenezko egonkortze-prozesuan egindako lehiaketaren barruan, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko karrerako funtzionario izendatzeko hautatu eta proposatu diren izangaiei buruz Epaimahai Kalifikatzaileak egindako proposamenarekin bat etorriz.

Eta deialdiaren zortzigarren oinarri orokorrean eskatutako betekizunak betetzen direla egiaztatu ondoren.

Lehendakaritza honek Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren otsailaren 5eko 1/1988 Legearen 19.3.f artikuluak eman dizkion eskumenez baliatuta, eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Barne Araubidearen Erregelamenduaren 3.4.h) artikuluarekin loturik (Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurak 2022-10-27an onartu zuen erregelamendu hori eta 2022ko abenduaren 28ko 247. zk. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Herri Kontuen Euskal Epaitegiko karrerako funtzionario izendatzea Epaimahai Kalifikatzaileak hautatutako eta proposatutako hautagaiak, ebazpen honen eranskinean zerrendatzen direnak.

Bigarrena.– 1.– Ebazpen honen bidez izendatutako izangaiek hogeita hamar eguneko epea izango dute Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Idazkaritza Nagusian lanpostuaz jabetzeko, izendapen-ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Argitalpena izendapenaren jakinarazpentzat hartuko da.

Epe hori luzatu ahal izango da izendatutakoak hala eskatzen badu, eta betiere horretarako bidezko arrazoirik badago.

2.– Ezarritako epean lanpostuaz jabetzen ez diren izangaiek zuzenean galduko dute lanpostuaz jabetzeko eskubidea.

Hirugarrena.– Ebazpen honen bidez izendatutako izangaia ez bada lanpostuaz jabetzen ezarritako epean, beste izangai batek ordezkatuko du, hautagaien behin betiko zerrendako puntuazio-hurrenkeraren arabera.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, administrazio bidean behin betikoa ez dena, administrazioko erregu-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkuraren aurrean; errekurtsoa aurkezteko epea jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera kontatuta hilabetekoa (1) izango da. Errekurtsoa berariaz ebazten ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 5a.

HKEEko lehendakaria,

ANA HELGUERA LÍBANO.

HKEEko idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala