Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2023ko urriaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
4850

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 195/2023 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak epatzeko dena.

195/2023 prozedura laburtua, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko martxoaren 31ko Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, Euskadiko Langile Komisioen Konfederazio Sindikalak Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2023ko martxoaren 23ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ez onartzea erabaki zen. Ebazpen hori lizentzia, baimen, eszedentzia eta lanaldi-murrizketa jakin batzuk eskatzeko gutxieneko eta gehieneko epeei buruzkoa zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 10a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala