Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2023ko urriaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
4848

IRAGARKIA, 2023ko urriaren 9koa, Industria Administrazioaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita honako proiektu hau: 13,2 kV SC «4652-4 Agurain-Litutxipi» aireko lineako eroalea berritzea, Agurain eta Donemiliaga udal-mugarteetan (Araba).

Martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak 10. artikuluan (2020ko apirilaren 24ko EHAA) eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuak 144. artikuluan (2000ko abenduaren 27ko BOE) ezartzen dituzten ondorioetarako, eta testuaren azken xedapenetako lehenengoan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legearen Erregelamenduaren 17. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, jendaurrean jartzen da jarduketa hau, baita eskatzaileak nahitaez desjabetzekotzat jotzen dituen ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakoa ere.

– Eskatzailea: «I-DE Redes Eléctricas Inteligentes, SAU», helbidea Urartea kalea 2 helbidean duena (Vitoria-Gasteiz).

– Eskaera: aurretiazko administrazio- eta eraikuntza-baimena, eta onura publikoaren deklarazioa.

– Xedea: hornidura elektrikoaren jarraitutasuna bermatzea eta kalitatea hobetzea.

– Erreferentzia: 01ATY 202300022 13,2 kV SC «4652-4 Agurain-Litutxipi» aireko lineako eroalea berritzea.

– Linearen ibilbidea: Agurain eta Donemiliaga udal-mugarteak (Araba).

– Proiektuak ukitzen dituen ondasunak eta eskubideak: iragarki honen eranskinean zehaztutakoak.

– Aurrekontua: 254.595,44 euro.

Horren berri ematen da 20 egunez, guztiek jakin dezaten, eta batez ere lurren jabeek eta proiektuak ukitzen dituen gainerako titularrek jakin dezaten; horien zerrenda iragarkiaren amaieran agertzen da. Proiektua aztertu ahal izango da Industria Administrazioaren Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 1, Vitoria-Gasteiz), dagokion udalean edo Interneteko www.euskadi.eus webgunean (Energia eta meategiak/Energia ataleko proiektuen jendaurreko informazioan: http://www.euskadi.eus/gobierno-vasco/energia-minas/inicio/), eta nahi duenak egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte (bi ale) aipatu zentroetan hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko urriaren 9a.

Arabako lurralde-ordezkaria,

PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala