Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

203. zk., 2023ko urriaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
4847

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko epaitegian bideratutako 368/2022 prozedura laburtuan interesa duten pertsonak.

Funtzio Publikoko zuzendariak erabaki du Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

368/2022 prozedura laburtua: Funtzio Publikoko sailburuordearen irailaren 19ko 2022/017 Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Funtzio Publikoko zuzendariaren abuztuaren 3ko 067/2022 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin ziren 1999ko martxoaren 18ko esparru-erabakia aplikatzeari buruzko eskaerak, bai eta probak egiteko eta kautelazko neurriak hartzeko eskaerak ere.

Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2023ko ekainaren 7a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala